Publizitatate Eraginkortasunaren Ebaluaketa



viernes, 19 de febrero de 2010

Lehenengo ariketa, Publizitatea interneten 2010/02/19


Interneten hamabost minutu egon ondoren hainbat motatako publizitatearekin egiten duzu topo, hala ere, askotan ez zara konturatzen edo ez diozu arretarik prestatzen. Horregatik gogoratzen ditudanak oso eskazak dira eta nahiz eta jakin banner bat dagoela ez naz markan fijatzen. Beraz, buruan ditudunak alde batetik, Lorealek Spam formatuan bidalitakoa da, non Cibelesera joateko sorteo bat egiten da eta beste alde batetik, publizitate emailak: Sinkope musika taldeak atera duen diskaren promozioa, Marea taldeko abeslariak bakarti moduan atera duen diskaren azalpena edo futbol klub Bartzelonak hurrengo partidurako sarreren prezioak eta beraien produktuen informazioa emateko bidaltzen dituzten emailak.
Gainera, egunero sartzen zaren web orrietan badakizu buruz non dagoen publizitatea. Adibidez, facebookeko orrialdean zure perfilera sartzen zarenean eskuineko partean zutabe oso bat duzu bannerez osatuta, beraz ez zara fijatzen.

Ariketa jarraituz, bisitatutako web orriak berriz begiratu ditut eta oraingoan bai, hainbat motatako publizitatea aurkitu dut:
Banner formatuan:
Tuenti: Movistar, tarifa plural; Conguitos, 20 opari egunero; Pepsi..
Facebook: Movistar, adsl; Zara, 3 euroko deskontua, Mondragon unibertsitatea..
Sinkope: Kotxe aseguruak kalkulatzeko web orriak, musika jaisteko web orriak..
Spam formatuan:
Hotmail: Loreal.

Ondorioz, interneteko publizitatea egitea eraginkorra ahal da? Ez, baina beti ere jendearen arabera, hau da, gauza zehatz baterako erabiltzen baduzu internet, ez zara publizitatean ohartuko, baina nabigatzen ari bazara, baliteke publizitateari kasu gehiago egitea, entretenimentu moduan hartzea.

Datuen arabera, internet publizitaterako medio ona da, salmenta zuzena gauzatzeko aukera ematen du, kontaktu pertsonala eta indibiduala edukitzeko aukera,espazio bakarrean gauzatzen da.. Baina ez du eraginkortasunik. Froga egin ostean agerian geratu da bannerren aurrean itsu bihurtu garela eta errentagarriak izan beharrean, jendearentzat gogaikarri bihurtu direla. Gainera interneteko publizitateak desabantaila handi bat du, iruzurreko publizitatea nagusitzen da. Honek mesfidantza sortzen du jendearengan eta ondorioz, baztertzea sortzen da.
Interneteko publizitatea funtzionatzeko beste formatu eredu bat erabili behar da, hala nola, sare sozialak.

Bisitatutako web orriak:
www.facebook.com
www.tuenti.com
www.fcbarcelona.com
www.losnarco.com
www.losmarea.com
www.sinkope.com