Publizitatate Eraginkortasunaren Ebaluaketa



sábado, 22 de mayo de 2010

Hamargarren ariketa, publizitate sexistari begira 2010/05/20

Hamabost iragarki aukeratu eta Emankundek emandako irizpideen arabera erabaki sexista den.

1. El ser creativo. I congreso de mentes brillantes http://www.anuncios.com/television/nuevos-anuncios/1048443012501/creativo.1.html
Iragarki hau ez da sexista ez baitu emandako irizpiderik jarraitzen. Adituak agertzen dira, baina bi generokoak eta biak egoera berdinean

2. Cepsa. Carburantes http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048408012501/cepsa.1.html
Iragarki hau ez da sexista ez duelako emankundek aipatutako irizpiderik jarraitzen. Iragarki futbol selekzioa erabiltzen du bere produktua saltzeko, baina emakumea gutxiesten.

3. Mixta.
Mixtak aurtengo kanpainan egin dituen 3 iragarkietatik bat ere ez da sexista. Humorea erabiltzen du bere produktua promozionatzeko eta bere iragarkietako protagonistak animaliak edo objektuak izaten dira.

4. Axe http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048183012501/axe.1.html
Axek egindako iragarkia sexista da, Emankundek emandako bi irizpide jarraitzen dituelako. Alde batetik emakumearen gorputza erdi biluzik agertzen da eta ez du produktuarekin harremanik eta beste alde batetik emakumearen edertasuna handiesten du aitzakiarik gabe.

5. Nike mercurial. http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048047012501/nike.1.html
Iragarki hau ez da sexista zapatila horiek erabiltzen dituen futbolariaren irudia erabiltzen duelako. Futbolaria ez du bere gorputzaren atalik erakusten, futbolera jolasten ari da.

6. Wilkinson http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048302012501/wilkinson.1.html
Iragarki hau bada sexista. Iragarkiaren momentu baten emakumearen ipurdia irudikatzen da, zerikusirik ez duena produktuarekin eta emakumeak jartzen dituen plazer aurpegiak ere ez dute zerikusirik produktuarekin.

7. Panrico culo/cara http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1047973012501/panrico.1.html
Iragarki hau ez da sexista panrikok eskaintzen duen kalitatea azaltzen du eta ez du sexistak diren irizpiderik jarraitzen.

8. Nestea. http://www.youtube.com/watch?v=En3PcsXBbnA
Iragarki honek kritika asko izan ditu, baina nire ustez humorea erabiltzen du sexismoaren aurka azaltzeko. Beraz ez da sexista broma egiten duen gizona azkenean lelo baten moduan gelditzen delako.

9. Heineken. http://www.youtube.com/watch?v=tPiZM-VhUqI
Iragarki hau sexista dela esan daiteke emakumearen espazioak mugatzen dituelako. Badirudi arropaz beteriko armairu bat duenez ez duela ezer gehiago behar eta gizonak berriz horren truke, emakumea pozik edukitzearen truke lortu bere etxean izozkailu handi bat izatea garagardoz beterik.

10. Kalise http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048133012501/kalise.1.html
Iragarki hau ez da sexista. Izozki marka bat agertzen da eta gizon bat abesten emakume bi koroetan daudelarik. Agertzen diren irudi guztietan ez da agerraldi sexistarik ikusten.

11. San Miguel/ piñatas. http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048141012501/san-miguel.1.html
San Miguelen iragarki hau ez da sexista. Paperezko gizon eta emakume bat agertzen dira eta biok apurtzen dira barrutik hainbat objektu botaz. Emakumeak bihotzak eta abar bota egiten ditu, gizonak berriz zapatila bat edo argazki kamara bat. Baina honek ez darama sexista dela pentsatzera.

12. Volkswagen /followers http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048269012501/volkswagen.1.html
Iragarki hau ez da sexista. Humorea erabiltzen du produktua saltzeko eta ez du jarraitzen irizpide sexistarik.

13. Lacoste inspiration http://www.youtube.com/watch?v=dw-PrzhFq64&feature=related
Iragarkia hau sexista da emakumearen edertasuna aitzakiarik gabe handiesten delako, ez baitu harremanik saltzen hari diren produktuarekin.

14. Cillint Bang http://www.youtube.com/watch?v=dC0fpui-tCk
Iragarki hau sexista da etxeko lanak emakumeen lan esklusibotzat hartzen dituelako. Agertzen diren adibideak emakumeak dira.

15. Sensodyne blanqueante http://www.youtube.com/watch?v=UZLMWdl56yM
Emankunderen irizpideen arabera iragarki hau sexista da gizonaren ahotsa delako ahots aditu bakarra. Gainera sensodynek Espainian ez du erabili emakume aditu bat pasta hori iragartzeko.

Bederatzigarren ariketa. Publizitatearen mugak 2010/05/13

Los límites de la publicidad artikuluaren analisia egingo dugu orain. Testuan publizitateari jarri zaizkion mugei buruz hitz egiten da.

Kaltegarria da funtsik gabeko salaketak egitea iragarki baten aurka. Hiru arrazoi nagusi ditugu:
1) Gastu ekonomikoa: Iragarki bat sortuta dagoenean izugarrizko galerak izango ditu konpainiak iragarki hori emititu ezin badu.
2) Legea: Behin iragarkia salatu legeak duen prozesua hau konpontzeko oso geldoa da eta konpainia ezin da egon publizitaterik egin gabe.
3) Sormena: Funtsik gabeko salaketak egotean publiziztak kreazioa albo batera usten dute eta egokiak diren iragarkiak egiten dituzte. Honen ondorio Autocontrol dugu, non beraiek kontrolatzen dute beraien burua.

Testuan azaltzen denez publizitateari hainbat muga jarri zaizkio, baina hala ere, telebistak duen edukietan biolentzia edo sexua emititzen da egunero. Zergatik izan zorrotzagoak publizitatearekin?Publizitateak filmeek ez duten ezaugarri bat du, pertsuasioa. Publizitateak helburu bat du, produktu bat saltzea eta horregatik dituen mugak zabalagoak dira. Ezin da gizartean txarto ikusiak dauzen ekintzak erabili produktu bat saltzeko jendea oso sensiblea delako eta berehala salatuko duelako iragarki baten ikusitakoa. Filmekin ez da berdina gertatzen fikziotzat hartzen delako ekintza hori.
Beraz legea zorrotzagoa izango da gizartea dauzen hainbat erakunde aurkan ez izateko.

Egileak dioenez saldu daiteke iragarri ezin daitekeena. Paradoxa hau ulertzeko bi adibide jartzen ditu, alde batetik tabakoarena eta bestetik alkoholarena. Egia esanda erraza da ulertzea zergatik ez dira iragatzen produktu hauek: jendearen kalterako direlako. Baina kaltegarriak badira, zergatik saldu? Produktu bat debekatu nahi badute guztiz debekatu behar dute ez bakarrik gizartearen aurrean esan kaltegarria dela eta gero boltsikoan gorde tabakoak eta alkoholak ematen dizkien etekin ekonomikoak.

Lehen aipatu denez, iragarlea Autocontrolaz baliatzen da bere burua kontrolatzeko. Honek alde onak ditu, horrela iragarleak aurrekusi ahal dituelako kanpainaren efektu kolateralak eta hauek gelditu iragarkia emititu baino lehen.

Publizitateak debate bat zabaldu du non muturreko ideiak agertzen dira. Batean erregulatu behar dela eta bestean askatasuna izan begar duela. Zaila da talde baten alde jartzea, zeren biak dute arrazoia muga bateraino. Egia da erakunde asko oso muturrekoak direla eta askotan funtsik gabeko salaketak egiten dituztela. Baina beste batzutan arrazoi oso ematen diet. Adibidez, klasean aipatu dugunez izugarrizko garrantzia eman zitzaion durangoko azokak aurkeztu zuen kartelari. Berez nik ez diot garrantzia handirik ematen, ez delako mingarria den ezer agertzen eta ez du mespresatzen emakumea. Baina, badirudi erakunde feministentzat mingarria izan zela. Hala ere Axe markak egiten dituen iragarkiak mingarritzat jo ahal ditugu. Bereiztu behar dugu zer den sexuala eta zer sexista.Sexua erabiltzea ez da zertan mingarria izan behar, baina kasu hauetan emakumea gutxiesten du.
Umeen mugekin ere arazo asko sortzen dira. Nire ustez publizitatea ez da mugatu behar, umeak direnez gurasoen esku dagoelako umea telebistan ikusten duena imitatzea eta ez iragarlearena.
Beraz kasu bakoitzean ideia desberdinak ditut publizitatearen mugekin, baina hala ere, askatasuna eman behar diegu iragarlei kreatiboak izan ahal izateko.

viernes, 14 de mayo de 2010

Zortzigarren ariketa. Publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna? 5/5/2010

Alberto Sanz-en artikulua irakurri ahal izateko sar zaitez link honetara:
http://eraginkortasuna2010.wordpress.com/

Alberto Sanzek bere testuan publizitatearen saturazioari buruz hitz egiten du. Nola telebista kateek ez dute errespetatzen publizitatea emititzeko duten balditza eta autoritateak ez du hau kondenatzen.

Ondorioz, hartzailea bere bizitzako edozein momentutan dabil publizitatea jasotzen. Baina Gallup enpresaren inkesta baten ondorioz honek ez du hartzailea nekatzen, hala ere, saturazioa telebista kateentzat bakarrik da ona.

Asetze publizitarioak izan ahal dituen ondorioak hartzailearengan:

• Hartzailea nekatzea, saturazioarengatik eta azkenean promozionatzen ari den produktua gorrotatzea. Ondorioz, kreatibitatea erabiltzen da, hau gerta ez dadin.
• Hartzaileak hainbeste insertzio jasotzea eta iragarkiak nahastea.

Beste alde batetik enpresek beste ikuspuntu bat dute non hartzailea beraien iragarkia jasoko dute eta hau erosteko gogoa izango duten kontatzen duten mezua entretenigarria eta hartzailearen gustukoa baldin bada.

Goian aipatu moduan legedia ez da betetzen. Bi arrazoi nagusi daude hau gertatzeko:

Lehenengoa da, telebista kateek zigortzen badituzte ere, irabazten duten dirua publizitatearekin multarekin ordaindu behar dutena baino askoz zifra handiagoa dela, beraz merezi du publizitatea ipintzea ekonomikoki irabaziak izango dituzulako.

Bigarrena legea aplikatu behar duen ministerioak, zientzia eta teknologia ministerioak, ez duelako legea aplikatzen iragarleen elkarte espainiarrak saturazioa oso handia dela esaten duen arte. Hau gertatu arte notifikazio bat bakarrik egiten da. Eta gero zigorra aplikatzen da, goian aipatu moduan irabaziak baino murritzagoa dena.

Ondorioz argi gelditzen da telebista kateek direla etekin gehien ateratzen dutenak.

Iragarkia nabarmena egitea bere ondorioak dakar. Alde batetik ez dira produktuan oinarritzen, batzuetan ikusi ere ez da egiten eta istorio bat kontatzen dute. Istorio hau kontatzeko umorea, pertsonai famatuak edo hartzailearen sentsibilitatea bilatzen dute. Beraz mezua aldatzen dute eta zuzenean saldu beharrean entretenimendua bilatzen dute. Honekin hartzailearen gogoratze ahalmena handitzen dute, baina ez produktuan istorioan baizik.

Publizitateak saldu beharrean entretenitzeak zalantzan jarri dezake teknika hau erabiltzea, baina dagoen saturazioarekin beharrezkoa da zure spota deigarria izateko kreatibitatea erabiltzea. Funtzionatzeko beharrezkoa izango da kreatibitate hau produktuarekin lotuta egotea edo bestela mezuarekin, inoiz ez garrantzia gehiago ematea istorioari mezuari edo produktuari baino.

sábado, 1 de mayo de 2010

Zazpigarren ariketa, irgarkien elementuak aztertuz 2010/4/30

10 spot aztertu ditugu mezuaren elementuen eraginaren arabera. Sei elementu izan ditugu aztergai,emozionala edo arrazionala , umorea, didaktikoa, musika, ospetsuen erabilera eta ahotsa.

Ikusi ditugun spoten artean zazpi emozionalak izan dira, 2 mistoak, hau da, arrazional eta emozional eta bakarra arrazionala. Klasean ikusitakoaren arabera, biak dute eragin berbera pertsonen oroimenean baina gehien erabiltzen dena ikusi dugunez emozionala da.

Umorea erabili da ikusitako spotetan, 5 izan dira elementu hau erabili dutenak. Umorea produktuarekin erlazioa ez badu ez du eraginik izango jendearen oroimenean, baina dirudienez, askok apustua egiten dute teknika honen alde. Eta adibide moduan Mixtak lortu du.

Aztertutako spoten artean ez da egon batere didaktikotasuna erabili duena. Dakigunez elementu honen eraginkortasuna sinesgarritasunak baldintzatzen du, bai mezuaren sinesgarritasunak bai iturrien sinesgarritasunak ere.

Musika spot guztietan erabili den elementua da. Guztietan Hondoko musika erabili da, iragarkiari jarraipen bat ematen diona. Baina bakarrean Jingle-la erabili da, oroimen handia ematen diona iragarkiari, askotan buruan gelditzen zaigun musika hori eta gure barik abesten duguna. Gure azterketan 11888ko jinglela izan dugu aztergai.


Ospetsuen erabilera ez da beti egokia zeren oso garestiak dira eta askotan pertsonaian jartzen duzu arreta spotan baizik. Ikusitako spotetan Paco Leon eta Antonio Banderas agertu dira produktu bat promozionatzen. F.C. BARTZELONAKO jokalarien eta ETBko aurkezleen agerpena ezin dugu ospetsutzat hartu zeren beraien burua promozionatzen dute eta berezko harreman zuzena dute markarekiko.

Azken elementua ahotsa dugu. Bi iragarkietan izan ezik beste guztietan erabili da. Gizonezkoen ahotsa gailentzen da, emakumeena umeekin eta familiarekin erlazionatzen dugulako normalean. Horregatik Celta esneak emakume ahotsa erabili du bere iragarkian.