Publizitatate Eraginkortasunaren Ebaluaketa



viernes, 30 de abril de 2010

Seigarren ariketa, post testaren emaitzak 2010/04/23




Encuestafacil web gunean inkesta bat sortu genuen jendearen publizitate oroimena neurtzeko. Inkesta email bidez bidali genuen baita Tuenti sare sozialean ebentu bat sortu ere. Guztira 23 pertsonari bidali genien inkesta eta 10 erantzun lortu genituen. Lagina oso eskaza da, gure xede taldea 25 urte gorako gizonak baitzirelako eta horretara mugatu nahi genuelako inkesta bidalketa.
Beraz, %90ak gizonezkoak izan dira eta %80ak 25 urte baino gehiago zituzten, %20ak 18-23 bitartekoak ziren, hau da, gure xede taldeari hurbitzen zirenak.

Telebista asko ikusten den arren %90ak erantzun du zapping egiten duela, ez dute publizitatea begi onez ikusten. Baina beste datu interesgarri bat lortu dugu, %70ak kotxeak dituztela gogoko. Honekin batera %70ak gogoratzen dute kotxe iragarki bat, beraz, ondorioztatu dezakegu kotxeak gogoko dituzten pertsonak gehiago fijatzen direla iragarki hauetan eta hori datu interesgarria da dugun portzentaiagatik.

Gure inkestan ze kotxe marka gogoratzen zuten galdetu genuen eta %20ak Mercedes erantzun zuen, hau da, ezagunenetakoa da, Audi eta Renaultekin batera. %10rekin Ford eta Volkswagen ditugu.

Mercedes marka aukeratu ez zutenentzako beste galdera bat zegoen, ea gogoratzen zuten Schumacherrek eginiko iragarkiren bat. Galdera hau pista moduan erabili genuen, Mercedesek pilotu famatu hau erabili duelako bere autoa promozionatzeko. &60ak baietz erantzun du, baina guztiek ez zuten iragarki berbera oroitzen, batzuk fiat autoa aipatu baitute eta beste batzuk Kimi Raikonen pilotua ere aipatu dute.

Oraindik iragarkia gogoratzen ez zutenentzako beste galdera bat sortu genuen kotxearen ezaugarriak aipatzen zituena, (ateak gorantza irekitzen zirela); baina honek ez zuen emaitza onik eman, galdera honera iritsi zirenek ez zutelako gogoratu.
Beraz guztira %40ak bakarrik gogoratzen zuen Mercedesek eginiko Spot berri hau.

Inkesta egin duten pertsona guztiak kontuan harturik %80ak ez du kanpaina ulertzen, baina askok ez dute iragarkia gogoratzen, beraz datu hau ez da baliogarria. Mercedes iragarkia gogoratzen duten %40tik %50ak ez du mezua ulertzen, hau da, erdiak.

Inkesta egin duten pertsona guztiak kontuan harturik %40ak du iragarkia gogoko, baina lehen moduan %60ak ez du iragarkia gogoratzen, beraz ez da datu baiogarria. Gogoratzen duten %40tik %100ek dute gogoko.

Eta amaitzeko iragarkiak jendearen inplikazioa bultzatzen duen galdetu genuen, eta gogoratzen dutenetik bakarrik %25ak pentsatzen du baietz.

Ondorioz, arazo nagusia jendeak gogoratzen ez duela da, zeren gogoreatzen dutenetik emaitzak ez dira txarrak.

viernes, 16 de abril de 2010

Bostgarren ariketa, post test bat egiteko garaia. 2010/04/16

Mercedes Benz SLS AMG SCHUMACHER
Aukeratu dugun kanpaina Mercedes Benz SLS AMG markak eginikoa da. Kanpaina hau oraindikan ikus dezakegu telebistan, beraz, kanpainaren memorizazioa handia izango da gure inkesta egin orduko. Link honekin Mercedesek egindako spota ikus dezakegu.

URL: http://www.youtube.com/watch?v=P6At-VIFn2E

Ondoren aurkezten dizkizuegun datuak kanpainaren datu zehatzak dira, ze agentziak egin duen, nor izan da zuzendaria eta abar.

Agencia: Wysiwyg/Razorfish
Anunciante: Mercedes Benz
Producto: Automóvil
Marca: SLS AMG
Sector: Automoción
Contactos del cliente: Jaime Olalquiaga y Rocío Poglio
Redactor creativo: Daniel Molinillo
Director de arte: Jose Carlos Rodríguez
Redactor: Chema Díaz
Equipo de cuentas: Pepe Alamar
Programadores creativos: Jesús Vilar e Israel Ortiz
Estudio de sonido: Jinglebox
Agencia de medios: Zed Digital
Mecánica de la promoción: Entre los anuncios de Spotify se han escondido tres Momentos SLS, tres cuñas exclusivas con el sonido del motor del nuevo modelo de Mercedes. Los usuarios que las localicen, obtendrá una entrada doble para acudir al Gran Premio de España de Fórmula 1
Título: 'Momentos SLS'


Inkesta egiterakoan 25 urte gorako jendeari galdetuko diegu; xede-talde hau aukeratu dugu kotxearen markagatik, duten eros ahalmenagatik eta agertzen den pertsonaiak duen ospeagatik. Pertsonai hori gaur egun ospetsua da, baina aspalditik dabil F1eko lazterketetan. Inkesta zuzenduko dugu gizonezkoentzat kotxearen diseinuagatik, iragarkiak islatzen duen bezero prototipoa baita.

Ikerketaren helburua da jendearen oroimena aztertzea iragarki honekiko; modu honetan, kanpainaren eraginkortasuna neurtuko dugu. Ez dugu neurtuko iragartzen duten produktua erosiko duten ala ez, baizik eta bidalitako inpaktuak arrakasta eduki duten. Gainera, mezua ulertu duten eta duten iritzia ere galdetuko diegu. Honela spotaren arrakasta neurtzeko.
Pulsa aquí para contestar una encuesta