Publizitatate Eraginkortasunaren Ebaluaketa



lunes, 1 de marzo de 2010

Bigarren ariketa, sare sozialen eraginkortasuna 2010/2/26



Sare sozialen erabiltzailea izanda marketineko ekintza baten parte hartu nuen. Bakarrean, besteak ukatu ditudalako.

Mixta markak antolatutako ebentoa izan zen, bertan hainbat spot zeuden eta erabiltzaileok ikusi eta gure iritzia eman behar genuen, geroago telebistan emititu ziren ikusitako spot batzuk.

Sare sozialak publizitatea egiteko tresna oso onak dira: pertsonaren perfila ezagutzeko aukera ematen dizute, harreman zuzena izatea ahalbitzen dute, produktuei buruzko iritziak ezaguteko aukera, jendearen jarrera produktu berriekiko eta abar.Hala ere, desabantailak ere badaude, adibidez, populazioaren zati handi bat kanpoan gelditzen dela edo erabiltzaile askok uko egiten diotela mota honetako publizitateari.

Nire ustez ez da moda hutsa, sare sozialak indar handia dute eta gero eta indar handiagoa izango dute teknologiaren aurrerapenarekin, beraz, jende gehiagok erabiliko dituzte eta publizitatea egiteko medio hobeak izango dira. Eta publizitatearekin berdina gertatzen da, gero eta indar handiagoa du, baita garrantzi handiagoa ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario