Publizitatate Eraginkortasunaren Ebaluaketa



martes, 9 de marzo de 2010

Hirugarren ariketa, Facebook esperimentua 2010/3/5


Aste bat izan dugu konprobatzeko nola forma erraz baten lortu ahal dugu kontaktua izatea edozein lekutako jedearekin.

Horretarako ez dugu teknika zailik erabili, soilik profila bat sortu facebook sare sozialean eta lagunak bilatu.

Lagunak bilatzeko orduan, zuk zeuk agregatu ahal dituzu edo eurak zugana jo. Zuk agregatu nahi badituzu beraien profila irakurri eta gustuko baduzu eskaera bat bidali besterik ez duzu, behin pertsona horrek zure eskaera irakurrita onartu edo gaitzetsiko zaitu.

Pertsonak erakartzeko orduan teknika desberdinak erabili ditugu:
1) Profila: Hemen zure datu pertsonalak ezartzeko aukera duzu, nongoa zaren, zenbat urte dituzu, zer duzu gustoko..
2) Argazkiak: Argazkiak igotzeko aukera duzu, baita profilean bakarra jartzeko ere, erakartzeko teknika da, non itxura garrantzitsua da.
3)Taldeak eta kausak: Musika taldeak, kirol taldeak, famatuen taldeak, laguntza taldeak.. Hauetan zure gustuekin ados dagoen jendea topa dezakeu.

Teknika hauek erabili ostean 43 lagun lortu ditugu, bai guk agregatutakoak baita eurek eskariak bidalitatutakoak ere.

Sare sozialak marketing birala egiteko tresna pareagabeak dira. Hala ere, arazo etikoak sortzen dira ez dutelako mugarik ezta nork kontrolatu ere. Gaur egun posible da kanpaina bat sare sozialetan bakarrik oinarritzea telebistan agertu gabe. Esperimentua egin ondoren, argi gelditzen da jendea prest dagoela horrelako ekitaldietan parte hartzera eta iragarki bat zabaldu ahal dela eta famatua egin medio nagusian, telebistan, agertu gabe. Adibide zehatz moduan espainiako kasu ezagun bat dugu: AMO A LAURA MTV Spain 2006ko apirilan sorturakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario