Publizitatate Eraginkortasunaren Ebaluaketa



lunes, 15 de marzo de 2010

Laugarren ariketa, eraginkortasuna saritzen 2010/3/12



Eraginkortasun sariak eraginkortasuna saritzen dute eta ez kreatibitatea.

Zer da eraginkortasuna?Publizitatea erabiltzen dugu inbertsio moduan, noizean behin etekinak lortuko ditugu, baina ezin dugu kalkulatu zer lortuko dugun. Publizitateari ROI (return of investment)optimoa eskatzen zaio, hau da,inbertsio itzulera optimoa.
Errentagarritasuna inbertitu dugunarekin harreman zuzena du.

Eraginkortasunak etsaiak ditu, adibidez:

1)Komunikatzeko ezintasuna, esan nahi dugun horri ez diogu forma ona ematen eta ez dugu lortuko nahi dugun eragina.

2)Mezu okerra zabaltzea, adibidez, prezioan finkatzea eta hobe zela esklusibitatea zabaltzea.

3)Media plangintza okerra egitea.

4)Target okerra aukeratzea.

5)Helburuak finkatuta ez edukitzea.

Eraginkortasuna agentziak berak neurtzen du, beraz interesen talka sortzen da, alde batetik porrotak ostonduko dituzte eta bestetik arrakastak handituko dituzte. Ondorioz, kapaina baten eraginkorsuna neurtzea zaila da.

Horretarako "Efikazia" sariak daude, non lehen aipatu moduan eraginkortasuna saritzen dute.Erabiltzen dituzten irizpideak hauek dira:

1) Inbertsioaren berreskurapena

2) Innobazioa eta berreskurapena

3) Frogapena

4) Neurketa

5) Aurkezpena

6) Zailtasunak, adibidez, merkatuaren egoera.

Honekin publizitatearen eraginkortasuna bilatzen da baita egin dugun inbertsioa egokia izan den ere. Hala ere, lortu ditugun etekinak honi esker izan direla kalkulatzea oso zaila da. Iragarleek egiten dute ekitaldi hau agentziak esan dugun moduan lortutako emaitzak handitzen dituztelako.



Publizitate inbertsioa eta eraginkortasuna ez dute erlazio asko. 2009ko edizioa ikusita, enpresa batzuk nahiz eta asko inbertitu ez dute eraginkortasun saririk lortu; beste batzuk ordea, ez dute asko inbertitu eta eraginkortasun sariak lortu dituzte, hala nola, Ikea, carglass edo acción contra el hambre. Ondorioz, nola inbertitzen den da garrantzitsua ez zenbat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario