Publizitatate Eraginkortasunaren Ebaluaketa



sábado, 1 de mayo de 2010

Zazpigarren ariketa, irgarkien elementuak aztertuz 2010/4/30

10 spot aztertu ditugu mezuaren elementuen eraginaren arabera. Sei elementu izan ditugu aztergai,emozionala edo arrazionala , umorea, didaktikoa, musika, ospetsuen erabilera eta ahotsa.

Ikusi ditugun spoten artean zazpi emozionalak izan dira, 2 mistoak, hau da, arrazional eta emozional eta bakarra arrazionala. Klasean ikusitakoaren arabera, biak dute eragin berbera pertsonen oroimenean baina gehien erabiltzen dena ikusi dugunez emozionala da.

Umorea erabili da ikusitako spotetan, 5 izan dira elementu hau erabili dutenak. Umorea produktuarekin erlazioa ez badu ez du eraginik izango jendearen oroimenean, baina dirudienez, askok apustua egiten dute teknika honen alde. Eta adibide moduan Mixtak lortu du.

Aztertutako spoten artean ez da egon batere didaktikotasuna erabili duena. Dakigunez elementu honen eraginkortasuna sinesgarritasunak baldintzatzen du, bai mezuaren sinesgarritasunak bai iturrien sinesgarritasunak ere.

Musika spot guztietan erabili den elementua da. Guztietan Hondoko musika erabili da, iragarkiari jarraipen bat ematen diona. Baina bakarrean Jingle-la erabili da, oroimen handia ematen diona iragarkiari, askotan buruan gelditzen zaigun musika hori eta gure barik abesten duguna. Gure azterketan 11888ko jinglela izan dugu aztergai.


Ospetsuen erabilera ez da beti egokia zeren oso garestiak dira eta askotan pertsonaian jartzen duzu arreta spotan baizik. Ikusitako spotetan Paco Leon eta Antonio Banderas agertu dira produktu bat promozionatzen. F.C. BARTZELONAKO jokalarien eta ETBko aurkezleen agerpena ezin dugu ospetsutzat hartu zeren beraien burua promozionatzen dute eta berezko harreman zuzena dute markarekiko.

Azken elementua ahotsa dugu. Bi iragarkietan izan ezik beste guztietan erabili da. Gizonezkoen ahotsa gailentzen da, emakumeena umeekin eta familiarekin erlazionatzen dugulako normalean. Horregatik Celta esneak emakume ahotsa erabili du bere iragarkian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario