Publizitatate Eraginkortasunaren Ebaluaketa



sábado, 22 de mayo de 2010

Bederatzigarren ariketa. Publizitatearen mugak 2010/05/13

Los límites de la publicidad artikuluaren analisia egingo dugu orain. Testuan publizitateari jarri zaizkion mugei buruz hitz egiten da.

Kaltegarria da funtsik gabeko salaketak egitea iragarki baten aurka. Hiru arrazoi nagusi ditugu:
1) Gastu ekonomikoa: Iragarki bat sortuta dagoenean izugarrizko galerak izango ditu konpainiak iragarki hori emititu ezin badu.
2) Legea: Behin iragarkia salatu legeak duen prozesua hau konpontzeko oso geldoa da eta konpainia ezin da egon publizitaterik egin gabe.
3) Sormena: Funtsik gabeko salaketak egotean publiziztak kreazioa albo batera usten dute eta egokiak diren iragarkiak egiten dituzte. Honen ondorio Autocontrol dugu, non beraiek kontrolatzen dute beraien burua.

Testuan azaltzen denez publizitateari hainbat muga jarri zaizkio, baina hala ere, telebistak duen edukietan biolentzia edo sexua emititzen da egunero. Zergatik izan zorrotzagoak publizitatearekin?Publizitateak filmeek ez duten ezaugarri bat du, pertsuasioa. Publizitateak helburu bat du, produktu bat saltzea eta horregatik dituen mugak zabalagoak dira. Ezin da gizartean txarto ikusiak dauzen ekintzak erabili produktu bat saltzeko jendea oso sensiblea delako eta berehala salatuko duelako iragarki baten ikusitakoa. Filmekin ez da berdina gertatzen fikziotzat hartzen delako ekintza hori.
Beraz legea zorrotzagoa izango da gizartea dauzen hainbat erakunde aurkan ez izateko.

Egileak dioenez saldu daiteke iragarri ezin daitekeena. Paradoxa hau ulertzeko bi adibide jartzen ditu, alde batetik tabakoarena eta bestetik alkoholarena. Egia esanda erraza da ulertzea zergatik ez dira iragatzen produktu hauek: jendearen kalterako direlako. Baina kaltegarriak badira, zergatik saldu? Produktu bat debekatu nahi badute guztiz debekatu behar dute ez bakarrik gizartearen aurrean esan kaltegarria dela eta gero boltsikoan gorde tabakoak eta alkoholak ematen dizkien etekin ekonomikoak.

Lehen aipatu denez, iragarlea Autocontrolaz baliatzen da bere burua kontrolatzeko. Honek alde onak ditu, horrela iragarleak aurrekusi ahal dituelako kanpainaren efektu kolateralak eta hauek gelditu iragarkia emititu baino lehen.

Publizitateak debate bat zabaldu du non muturreko ideiak agertzen dira. Batean erregulatu behar dela eta bestean askatasuna izan begar duela. Zaila da talde baten alde jartzea, zeren biak dute arrazoia muga bateraino. Egia da erakunde asko oso muturrekoak direla eta askotan funtsik gabeko salaketak egiten dituztela. Baina beste batzutan arrazoi oso ematen diet. Adibidez, klasean aipatu dugunez izugarrizko garrantzia eman zitzaion durangoko azokak aurkeztu zuen kartelari. Berez nik ez diot garrantzia handirik ematen, ez delako mingarria den ezer agertzen eta ez du mespresatzen emakumea. Baina, badirudi erakunde feministentzat mingarria izan zela. Hala ere Axe markak egiten dituen iragarkiak mingarritzat jo ahal ditugu. Bereiztu behar dugu zer den sexuala eta zer sexista.Sexua erabiltzea ez da zertan mingarria izan behar, baina kasu hauetan emakumea gutxiesten du.
Umeen mugekin ere arazo asko sortzen dira. Nire ustez publizitatea ez da mugatu behar, umeak direnez gurasoen esku dagoelako umea telebistan ikusten duena imitatzea eta ez iragarlearena.
Beraz kasu bakoitzean ideia desberdinak ditut publizitatearen mugekin, baina hala ere, askatasuna eman behar diegu iragarlei kreatiboak izan ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario