Publizitatate Eraginkortasunaren Ebaluaketa



viernes, 14 de mayo de 2010

Zortzigarren ariketa. Publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna? 5/5/2010

Alberto Sanz-en artikulua irakurri ahal izateko sar zaitez link honetara:
http://eraginkortasuna2010.wordpress.com/

Alberto Sanzek bere testuan publizitatearen saturazioari buruz hitz egiten du. Nola telebista kateek ez dute errespetatzen publizitatea emititzeko duten balditza eta autoritateak ez du hau kondenatzen.

Ondorioz, hartzailea bere bizitzako edozein momentutan dabil publizitatea jasotzen. Baina Gallup enpresaren inkesta baten ondorioz honek ez du hartzailea nekatzen, hala ere, saturazioa telebista kateentzat bakarrik da ona.

Asetze publizitarioak izan ahal dituen ondorioak hartzailearengan:

• Hartzailea nekatzea, saturazioarengatik eta azkenean promozionatzen ari den produktua gorrotatzea. Ondorioz, kreatibitatea erabiltzen da, hau gerta ez dadin.
• Hartzaileak hainbeste insertzio jasotzea eta iragarkiak nahastea.

Beste alde batetik enpresek beste ikuspuntu bat dute non hartzailea beraien iragarkia jasoko dute eta hau erosteko gogoa izango duten kontatzen duten mezua entretenigarria eta hartzailearen gustukoa baldin bada.

Goian aipatu moduan legedia ez da betetzen. Bi arrazoi nagusi daude hau gertatzeko:

Lehenengoa da, telebista kateek zigortzen badituzte ere, irabazten duten dirua publizitatearekin multarekin ordaindu behar dutena baino askoz zifra handiagoa dela, beraz merezi du publizitatea ipintzea ekonomikoki irabaziak izango dituzulako.

Bigarrena legea aplikatu behar duen ministerioak, zientzia eta teknologia ministerioak, ez duelako legea aplikatzen iragarleen elkarte espainiarrak saturazioa oso handia dela esaten duen arte. Hau gertatu arte notifikazio bat bakarrik egiten da. Eta gero zigorra aplikatzen da, goian aipatu moduan irabaziak baino murritzagoa dena.

Ondorioz argi gelditzen da telebista kateek direla etekin gehien ateratzen dutenak.

Iragarkia nabarmena egitea bere ondorioak dakar. Alde batetik ez dira produktuan oinarritzen, batzuetan ikusi ere ez da egiten eta istorio bat kontatzen dute. Istorio hau kontatzeko umorea, pertsonai famatuak edo hartzailearen sentsibilitatea bilatzen dute. Beraz mezua aldatzen dute eta zuzenean saldu beharrean entretenimendua bilatzen dute. Honekin hartzailearen gogoratze ahalmena handitzen dute, baina ez produktuan istorioan baizik.

Publizitateak saldu beharrean entretenitzeak zalantzan jarri dezake teknika hau erabiltzea, baina dagoen saturazioarekin beharrezkoa da zure spota deigarria izateko kreatibitatea erabiltzea. Funtzionatzeko beharrezkoa izango da kreatibitate hau produktuarekin lotuta egotea edo bestela mezuarekin, inoiz ez garrantzia gehiago ematea istorioari mezuari edo produktuari baino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario